Banner

Hauteskunde orokorren eraginak

Parte-hartzaileak

Lehenago ere jakinarazi dugunez, ibilbidean zehar zenbait bypass edo desbideratze antolatu dira lasterketa eta Hauteskunde Orokorren jardunaldia bateratu ahal izateko.

Desbideratzeak bost tokitan egin ahal izango dira: bi desbideratze Irunen (1,5 eta 2,4 kilometroetan) eta hiru Donostian (16,5 kilometroan, 17,8an eta 18,5ean). Hurbileko hauteslekuetara pasatzeko eskaera dagoenean egingo dira bypass horiek.

Errepideko bypass batean desbideratzen bazaituzte, mesedez lagundu iezaguzu guztia ongi aurrera eramaten:

  • Bete antolatzaileek emandako jarraibideak.
  • Moteldu eta egokitu pausoa ibilbide berrira, baina ez zaitez gelditu.
  • Ez aurreratu beste parte-hartzaile batzuk desbideratzea atzean utzi arte.
  • Ez sartu ohiko ibilbidean antolatzaileek hori egiteko esan arte.

Bypass puntuen kokapena

  

Kasu batzuetan, desbideratzearen ondorioz, lasterketa-bidean estuguneak sortuko dira, lasterkarientzat deserosoak eta nahasgarriak izan daitezkeenak. Horregatik, gune horietan arreta berezia jartzea eskatzen dugu. Errepideko bypass batean desbideratzen bazaituzte, mesedez lagundu iezaguzu guztia ongi aurrera eramaten. Horretarako, honako jarraibide erraz hauek betetzeko eskatuko dizugu:

  • Bete antolatzaileek emandako jarraibideak.
  • Moteldu eta egokitu pausoa ibilbide berrira, baina ez zaitez gelditu.
  • Ez aurreratu beste parte-hartzaile batzuk desbideratzea atzean utzi arte.
  • Ez sartu ohiko ibilbidean antolatzaileek hori egiteko esan arte.

  

Biziki eskertzen ditugu zure parte-hartzea, ulermena eta lankidetza.

  

Bypass entsegua Behobiarako