Ayudas a la navegación

Cabecera de la web
Web oficial Webgune ofiziala Edición 46. Edizioa
Logotipo del CD Fortuna
45 Behobia-San Sebastián - 8.11.2009
Logotipo de Gipuzkoa Kirolak
Logotipo de Forum
Logotipo de Seguros Lagun Aro

Sendero de migas
Hasi Galdera Ohikoenak - F.A.Q.

Contenido principal

Galdera Ohikoenak

Zein egunetan ospatzen da lasterketa?

Behobia-Donostia 2010eko azaroaren 14an ospatzen da.

Noiz hasten da eta bukatzen da izen-emate epea?

Izen-emate epe arrunta maiatzean hasiko da (martxoak izen emateei buruzko informazioa emango da). Dortsalak aurretik bukatu ez balira, izen-emate epe arrunta irailaren 20ean bukatuko da.

Zer egin behar dut izena emateko?

Web orri honetan bertan “Parte hartu-Izen-ematea” gunean sartu eta dagokizun izen-emate aukera bat egin. Internet bidez bakarrik egiten dira izan emateak, ala ere dortsalak, korrikalariaren poltsa,... herrialde desberdinetan jaso daitezke, izen ematearen prozesuan ikusi daiteken bezela.

Nola jakin dezaket izen ematea zuzen osatuta dagoela?

Izen-emate prozesua osatzean, e-mail bat jasoko duzu gako zenbaki batekin konfirmazioa emanez. Web orri honetan bertan “Parte hartu-Izen-ematearen ziurtatzea” gunean sartu eta emandako gakoa sartu. Konfirmazio mezurik jaso ezean, jarri zaitez harremanetan antolakuntzarekin Email helbide hau \”Spam Bots\”-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu " helbidearen edo 902 820010 telefonoaren bitartez.

Zer gertatzen da behin izena emanda dudanean ezin badut parte hartu lesio bat edo beste arrazoi bat dela eta?

 Baja ematea eskatu dezakezu, kasu honetan izen ematearen zenbatekoa, ken sei euro, bueltatuko zaizkizu edo hurrengo urteko Behobia-SS erako  gorde dezakezu ere izen ematea.

 Bi kasu hauetan irailak 20a bainan lehen egin beharko dituzu antolakuntzari zuzenduaz Email helbide hau \”Spam Bots\”-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu -era.

 Aurten, berrikuntzai bat eskeintzen dugu, zure izen ematearen izena aldatu ahalko duzu, modu honetan zure dortsala beste bati pasa ahalko diozu. Webgunearen bitartzez egin beharko duzu "izen ematearen ziurtatzea" atalean" NERE IZEN EMATEAK

Nere dortsalaren kolorea aldatu dezaket izena eman ondoren 2010 bitartean nere denbora beste lasterketa batean hobetzen badut?

 Dortsalaren kolorea, info@behobia-sansebastian helbidera idatziz alda daiteke. Aldaketa lortu ahal izateko, denbora berria aurkeztu beharko da, distantzia (20km edo erdi maratoia), eta denbora lortu den lasterketaren izena zein webunea klasifikazioetara zuzentzeko. Aldaketa hauek egiteko epea irailak 20 an bukatzen da.

Non jaso dezaket dortsala, kamiseta, domina e.a. dituen “Korrikalariaren Poltsa”?

Izen-emate prozesuan azaltzen dira “Korrikalariaren Poltsa” jaso ahal izateko aukera ezberdinak: kirol dendak herrialde eta probintzia desberdinetan, korrikalariaren feria, e.a. Korrikalariaren Feria, lasterketa aurreko asteburuan izango da; hau da, azaroak 12 eta 13, eta Donostian izango da (Kursaal-ean)

 

Nola joan naiteke irteerara?

Irteerarantz doazen trenak daude Donostia eta Lasarte-Oriatik, Pasaia, Oreretatik, e.a.  eta Irunen autobusak daude irteera punturaino. Ikus ordutegiak eta geltokiak “Nola Iritsi-Irteera” gunean.

Nola iristen da irteeran utzitako poltsa helmugara?

Irteeran parte-hartzaileen poltsa edo motxilak jaso eta etiketatzen dira eta helmugara garraiatzen dira kamioen bidez. OSO GARRANTZITSUA: zerbitzu hau 10:20tan bukatuko da.

Non topatu naiteke nire lagun edo familiartekoekin?

TOPAGUNEA Gipuzkoa Enparantza da, HELMUGATIK GERTU, bertan daude poltsen jasotze gunea, masajeen gunea eta informazio postua. Enparantza honetan kartelak daude Atik Zrako hizkiekin eta abizenaren arabera adostu daiteke topalekua.

Non aparkatu dezaket autoa Donostian?

Lasterketaren helmuga hiri erdian kokatuta dago, beraz bertaraino ibilgailu partikularraren bidez heltzea aukera txarrena da. Egokiena ibilgailua hortarako prestatutako aparkalekuetan uztea da eta hiri erdira autbusez hurbiltzea da. Ikus Donostiako planoa.