Boulevardeko Zumardian kokatua dago, Kontxa hondartzatik eta hiriaren Alde Zaharretik gertu.
Denboren kontrola eta helmuga lasterketaren azken irteera ofiziala eman, hau da 13,40tan, eta 2 ORDU ETA 30 MINUTUTARA itxiko dira
SARI BANAKETAHelmugan hiru lehenengo absolutuei bakarrik banatuko zaizkie sariak, lehen hiru emakumezkoak, lehen hiru gizonezkoak, lehen gizon eta emakume beteranoei eta lehen emakumezko eta gizonezko gipuzkoarrari. Gainontzeko sariek mailakako behin betiko sailkapenak eman arte ez dira banatuko. Helmugan banatu beharreko sarietan denbora OFIZIALA izango da kontutan.
Hernani kalean, helmuga lerroa igaro eta 200 metrotara, parte-hartzaile bakoitzak poltsa bat jasoko du edariekin.
Gipuzkoa Enparantzako arkupetan.
UDAIA masaje eskolak emango du zerbitzu hau Gipuzkoako Enparantzan.
Gipuzkoa Enparantza ondoan eta poltsen jasotze gunetik oso gertu, aterpeak prestatuko dira aldagela modura, batez ere eguraldi txarra edo hotza egiten duenerako baliagarria.
Donostiako Udal Kiroldegietan edo Kontxa Hondartzako Kabinetan.
Gipuzkoa Enparantzan postu bat izango da.
Komunak, zutikakoak eta itxiak, Gipuzkoako Enparantzan.
A letratik Z letrara kartelak izango dira GIPUZKO ENPARANTZAN. Bertan korrikalariak bere familiakoak edo lagunak topa ditzakete abizenaren lehen hitza duen kartelaren azpian geratuz
Aparkaleku bereziak izango dira Paseo Berrian eta Argentinar Errepublikako Pasealekuan. Gehiago daude hiriko kanpoaldean ere (ikus Donostiako planoa edo argazkia). Aparkaleku hauek erabiltzeko, antolakuntzaren baimena eskuratu beharko da eta akreditazioa lortu Email helbide hau \”Spam Bots\”-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu helbidean.