Ayudas a la navegación

Cabecera de la web
Web oficial Webgune ofiziala Edición 46. Edizioa
Logotipo del CD Fortuna
45 Behobia-San Sebastián - 8.11.2009
Logotipo de Gipuzkoa Kirolak
Logotipo de Forum
Logotipo de Seguros Lagun Aro

Sendero de migas
Hasi Nola iritsi Irteera

Contenido principal

Irteera

NOLA IRITSI IRTEERARA

trasera dorsal 2009.jpg   Dortsaleko atzealdea        Irteera guneafotoplano behobia.jpg

( ADI: Izango diren milaka korrikalariei irteera antolatuagoa eta garbiagoa errezteko, Behobian banaketa berri bat egin dugu taldeka, dortsal urdin, laranja, eta txurientzako,  hauek ere irteera ordutegi berriak dituztelarik, tarte zabalagoekin.)

 

secuencia salida eusk.jpg

GUNE ETA IRTEERETAKO TALDEAK 2009

 

1º- Dortsal HORI-en gunea             (hesitutako gunea)

2º- Dortsal BERDE-en gunea            (hesitutako gunea)

3º- Dortsal GORRIA-ren gunea          (hesitutako gunea)

4º- Dortsal URDINA-ren 1go taldea     (hesirik gabeko gunea)

5º- Dortsal URDINA-ren  2. taldea     (hesirik gabeko gunea)

6º- Dortsal LARANJA-ren taldea        (hesirik gabeko gunea)

7º- Dortsal TXURIA-ren 1go taldea     (hesirik gabeko gunea)

8º- Dortsal TXURIA-ren 2. taldea       (hesirik gabeko gunea)

9º- Dortsal TXURIA-ren  3. taldea     (hesirik gabeko gunea)

 

Adi, Berrikuntza: Dortsal horiak, berdeak eta gorriak, aurreko urteetan bezala, helmugatik gertuen dagoen hesitako gunean kokatu foto pancartas behobia.jpgbeharko dira. Dortsal urdinak, laranjak eta txuriak dituzten partaideak berriz, taldeka elkartu beharko dira ( hesirik gabeko gunean ), dortsalaren atzekaldean dagoen planoan ikusi daitekeen bezela, Behobiako biribilgunetik  hurbil, norberaren kolore eta dortsal zenbakia duen pankartaren atzekaldean, irteeera gunera gerturatuz dagokien pankarta jarraituz, megafoniatik deituak izatean, bakoitzaren irteera orduaren arabera.

 

Behobian egin behar den gune zein talde distribuzio berria ezagutzeko, OSO GARRANTZITSUA DA DORTSALAREN ATZEKALDEAN DAGOEN INFORMAZIOA HARRETA HANDIZ IRAKURTZEA.

 

Hesitako gune ezegokian egoteak, hau da, beste kolore bati edo beste denbora bati dagokion gunean egoteak edota dagokion denbora baino lehenago irteteak, zigorra edo deskalifikazioa ekar lezake. Txip-aren irakurleek, bere irteera ordua baino lehen ateratzen diren korrikalariak detektatuko dituzte.

  

IRTEERA ORDUAK

 

Dortsal horiak eta Berdeak……………………………………. 11,00

Dortsal Gorriak………….......…………………………………  11,04

Dortsal Urdinak, 1go taldea ( 7001tik 9000ra)………  11,09

Dortsal Urdinak, 2. taldea ( 9001tik 12000ra)............ 11,13

Dortsal Laranjak (12001tik 15000ra)......................... 11,17

Dortsal Txuriak, 1go taldea ( 15001tik 17000ra)........ 11,22

Dortsal Txuriak, 2. taldea ( 17001tik 19000ra)........... 11,26

Dortsal Txuriak, 3. taldea ( 19001tik 21000ra)............11,30

Gurpildun gurdian doazen atletak............................10,25

  

(Kontuan hartzeko: Irteera ordu desberdina duten  bi partaideek elkarrekin korrika egin nahi baldin badute, irteera ordua lehenago duenak, irteera beranduago duenaren taldearekin atera daiteke, alderatziz inolaz ere.)

  

  

TRENEZ (GOMENDATUA)

EuskoTren. 2009ko ordutegia     Renfe. 2009ko ordutegia

AUTOBUSEZ

A-8 AUTOPISTA, Behobiako irteera (Iruña-Pamplona), parte-hartzaileak ZAISA I-n utzita, irteeratik 300 bat metrotara, eta Donostiarantz bueltatuz berehala. Donostiako aparkalekuetan (ikus planoa) lekua eskatzeko antolakuntzarekin jarri kontaktuan Email helbide hau \”Spam Bots\”-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu helbidean. Aparkalekua 11, 15tan itxi egingo da.

OINEZ

Derrigorrezkoa irteera gunera atzeko aldetik heltzea. Frantzia eta Iparraldetik, Behobiako zubitik. Irundik, Darío Regoyos kaletik, Bidasoa ibaiaren ondotik (ikus planoa). Dortsal horiak ezik, ezin da irteerara gunera zuzengune nagusitik heldu.

AUTOZ (EZ DA GOMENDATZEN)

DONOSTIATIK: A-8 Autopista

Ordainlekuan Hondarribirantz hartu, Hendaiaranzko irteeraraino. Aparkalekua FICOBAn. EZ HURBILDU IRTEERARA AUTOZ.

IPARRALDEtik eta FRANTZIAtik

Gurpildun aulkiko atleten irteeraBehobiako zubia itxita. Behobian aparkatu, Les Joncaux gunea (irteeratik 1,5 km).

NAFARROATIK (Beratik)

Autopistako zubia gurutzatu Hendaiarantz, Les Joncaux edo Ficoban (Irun) aparkatuz.

IRTEERAKO ZERBITZUAK

INFORMAZIOA

Postu bat ZAISA I-n, 300 bat metrotara.

WC

Trailer komunak ZAISA I-n.

POLTSAK EDO MOTXILAK

Nahi duenak bere motxila utzi dezake SAN JOSÉ & LÓPEZ  Garraioak kamioetan, irteera gunean (ikus planoa). Poltsa edo motxila 10,20 baino lehen utzi beharko da. Ordu horretatik aurrera eza da egongo garraio zerbitzurik (Informazioa: Dortsalaren atzekaldean).

Poltsa edo motxila jasotze akrediatzio erakutsi beharko da.