Behobia-Donostia 2010rako izen-emate guztiak Internet bidez izango dira, 16 urtetik gorako korrikalari guztiek partu hartu ahal dezaketelarik. Izen emate aukerak:
·Izen-emate arrunta 1go fasea : ohiko korrikalariak, maiatzaren 19tik maiatzaren 30era. 30 €*
*Championchip Chip Horiaren jabeek 2 € gutxiago.
1go FASEA - "5/3 Ohikoen " izen-ematea eta Promozio Bereziak
"5/3 Ohikoen" izen-ematea. Maiatzaren 19tik - 30era. Fase honetan azken 5 urtetan B/SS lasterketan gutxienez 3 izen-emate (2005, 2006, 2007, 2008 eta 2009 urteetako behin betiko izen emateak kontutan izanda) dituzten korrikalariek soilik eman ahal izango dute izena. Kontutan izan EZ DE LA BEHARREZKOA LEHEN MOMENTUTIK IZEN EMATEA, lekua ZIURTATUA BAITAGO 12 EGUNETAN zehar, maiatzaren 19tik 30era.
2. FASEA - Izen-emate orokorra
Epea: Ekainaren 1etik aurrera eta dortsalak agortu arte.
Bigarren fase honetan, prozesua arintzeko eta kolapsoak ekiditeko asmoz, izen-emate mailakatua egingo da bi pausutan. Lehen pausuan, aldi baterako (astebeteko epea) dortsal erreserba egingo da, eta izen-ematea inprimaki murriztu eta erraz bat betez egin beharko da. Bete ondoren automatikoki erreserbaren kode bat jasoko da bigarren eta azken pausua egiteko epe muga zehaztuz: gehienez aste batean egin beharko da izen-ematea, pausu honetan lasaitasunez gainontzeko datuak eman eta aukeratutako moduan (txartela edo transferentzia) ordainketa egin behar da. Izen-ematea epe muga honetan ez eginez gero automatikoki baliogabetua izango litzateke erreserba.
Dohainik izen-ematea adidas running zapatila teknikoak erosten badituzu adiStar, Supernova, Response y adiZero familiakoak Espainiar Estatuko adidas denda espezialistetan zerrenda ikusi . Promozio baliagarria 05/19tik 07/31ra lehenengo 1000 izen emandakoentzat.
Korrikalari guztiek eman dezakete izena maiatzaren 19tik aurrera.
ADIDAS PROMOZIOA BIDEZ IZEN EMATEA EGITEKO MODUA
Adi! Uztailak 31ean bukatzen da adidas promozio bidez egindako izen emateak konfirmatzeko epea. Data honetan konfirmatu gabeko izen emateak bertan behera utziko dira eta berriz irekiko da promozioa, libre geratu diren dortsalekin
Behobia-Donostiak Dortsal Solidarioa bitartez izena emateko aukera ematen du bigarren aldiz. Esperientzia honek arrakasta handia izan du munduko lasterketarik onenetariko batzuetan. Horri esker, zure aukerako interes sozialeko proiektuei laguntzeko beta izango duzu, 37 eurotik aurrera. Bere aldetik antolakuntzak proiektu sozialetarako euro bat emango du saldu den dortsal solidario bakoitzeko.
Korrikalari guztiek eman dezakete izena maiatzaren 19tik aurrera.
Stop Accidentes - Dortsal Solidarioa
Stop Accidentes GKEa , irabazirik gabeko elkartea da eta bere xedez istripuak pairatu dituzten pertsonei eta beren senideei laguntza eta babesa ematea da. Stop Accidentes Lagun Aro Fundazioak babestutako ekintza bat da
Ilundain Haritz Berri Fundazioa - Dortsal Solidarioa
Ilundain Haritz Berri Fundazioak gizarte eta lan mundutik at geratzeko arriskua duten gazteei zuzendutako proiektua da. Nafarroako Rural Kutxak babestutako proiektua da, egin ezazu hemen aurre izen-ematea eta kutxako bulegoetan donazioa egin eta proiektuari buruzko informazio gehiago jaso ahal izango duzu.
Behobia-Donostia lasterketa bidai agentziak ofizialak, VIAJES ARANek eskainita, hirian eta bere ingurunean ostatu eskaintzarik onenak aurkezten ditu. Erreserba egiterakoan dortsala ziurtatzen da eta lasterketa egunean logela 15:00tan uzteko aukerarekin.
Korrikalari guztiek eman dezakete izena maiatzaren 19tik aurrera.
BIDAIA AGENTZIAREN BIDEZ IZEN EMATEA EGITEKO MODUA
OHARRA! Zerbitzua ez bada kontratatzen aurre izen-ematea ezeztatu egingo da. Kontratua ziurtatzeko epea 2010ko irailaren 13 izango da.
Behobia-Donostia 2010an parte-hartu nahi duten elbarritu fisikoak, oinez zein gurpildun aulkietan, Kemen elkartearekin jarri beharko du harremanetan.
Lasterketan parte hartzerik ezin baduzu, zure inskripzioa beste norbaiti emateko aukera duzu.
Ez da izen emate berri bat, baizik eta APARTEKO zerbitzu bat eta ez du lasterketaren antolakuntzan eraginik eduki. Ez du zerikusirik Itxaron Zerrendarekin, aldaketetan antolakuntzak ez baitu esku hartzen. Hala ere, antolakuntzak aldaketak kontrolatuko ditu eta, zerbitzuari erabilera ezegokia emanez gero, gogor jardungo du.
Oharra: Irailaren 20tik aurrera ezin izango da aldaketarik egin lasterkarien poltsan (dortsalaren kolorea, jasotze ledua edo elastikoaren neurria), poltsa hori prestatzeko prozesua abian egongo delako.
Lesioagatik edo beste pisuzko arrazoiren bategatik ezin baduzu parte-hartu, 2011ko Behobia-Donostirako gordetzen dizugu izen-ematea. Izen-ematea ezeztatu nahi izanez gero, 6 €-tako erretentzio bat egingo da prezioaren gainean. Bai erreserba zein ezeztapena egiteko epe muga irailak 20 da, prozesu hauetarako antolakuntzarekin harremanetan jarri beharko duzu Email helbide hau \”Spam Bots\”-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu helbidean.
Azken orduko lesio bat eduki baduzu itzulpena onartuko da medikuaren ziurtagiria aurkeztuz.
Tramite hauetarako antolakuntzarekin jarri beharko zara harremanetan Email helbide hau \”Spam Bots\”-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu helbidean.