Ayudas a la navegación

Cabecera de la web
Web oficial Webgune ofiziala Edición 46. Edizioa
Logotipo del CD Fortuna
45 Behobia-San Sebastián - 8.11.2009
Logotipo de Gipuzkoa Kirolak
Logotipo de Forum
Logotipo de Seguros Lagun Aro

Sendero de migas
Hasi Lasterketa Eguraldia

Contenido principal

Eguraldia

Eguraldiak, lasterketa eguneko meteorologiak, Behobia-Donostia bezalako lasterketa baten gogortasuna areagotu dezake, korrikalariaren esfortzuan hein handi batean eraginez eta kasu batzuetan osasun arazoak sortu araziz.

Korrikalariarentzat kondizio meteorologiko txarrenak tenperatura altua, 20 gradu zentigradutatik gertukoa eta hezetasun altua, %100netik gertukoa suertatzen direnean eman daitezke. Kondizio hauetan izerdi asko botatzen da baina ez da hainbeste lurruntzen eta izerditze hori ez da hain eraginkorra gorputza hozteko, honela hidratatzearen beharra handitu egiten da. Honi gehitzen zaio hezetasun maila horrekin egarria gutxitu egiten dela eta deshidratzio kasuak areagotzea honelako esfortzu luzeetan.

Behobia-Donostiaren historian mediku atentzio handienak 2002 urtean eman ziren, 18 gradu zentigradutako tenperatura eta % 100 hezetasunarekin. Guztira 200 lasterkari atenditu behar izan ziren, gehienak deshidratazioak eta gain-esfortzuak eraginda, baina zenbait kasu larri eman ziren ere, gazte baten zoritxarrezko heriotza eman zelarik deshidratzio larriagatik. Aldiz, 2005 urtean, 8 gradu zentigradu eta euri arinarekin 24 atentzio mediku izan ziren bakarrik 2002an baino ia mila parte-hartzaile gehiagorekin. Adibide honek argi uzten zein garrantzitsua izan daitekeen eguraldiaren egoera honelako esfortzu batean. Web orri honetan lasterketaren egunean izan daitekeen eguraldia jakitera eman nahi dugu, zenbait egunetarako iragarpena erakusten duten webgune ezberdinen loturekin.

Iragarpenak

  • Euskalmet. Euskal Metereologi Agentziaren webgune ofiziala. 6 egunetarako iragarpena.
  • Aemet. Meteorologi Agentzia Estatalaren webgunea. 7 egunetarako iragarpena.
  • Weather.com. Donostian eguneko tenperatura, hezetasuna, presioa, sentsazio termikoa.
  • La chaîne météo. 12 egunetarako iragarpena Frantzian.