Ayudas a la navegación

Cabecera de la web
Web oficial Webgune ofiziala Edición 46. Edizioa
Logotipo del CD Fortuna
45 Behobia-San Sebastián - 8.11.2009
Logotipo de Gipuzkoa Kirolak
Logotipo de Forum
Logotipo de Seguros Lagun Aro

Sendero de migas
Hasi Lasterketa Aurkezpena

Contenido principal

Aurkezpena

Behobia-Donostia lasterketa bat baino gehiago da. Behobia-Donostia batez ere sentimendu bat da. Urte askotan zu bezalako milaka lasterkariren ilusio, sentsazio eta esfortzuek sortutako sentimendua eta, beste gutxik bezala, kirola ulertzen, gozatzen eta maitatzen duen herri baten harrerak eta jarrerak sortutako sentimendua.

Lasterkariak helmugara iristen Zurriola pasealekutik

Ziurrenik Behobian beste lasterketa batzutan ezagutu gabeko emozioak bizi ahal izango dituzu. Goizean, mugarantz, korrikalariz gainezka dauden trenetik hasi, eta Donostiako Boulevardera, irudikatzen zaila den ikusleen bi hormen artean helmugaratzean bizi ahal izango dituzu.

Atzean geratuko dira Behobiako, irungo auzo txiki eta berezi honetan bizitako irteera estu eta mugikorra, beroketako minutu luze eta animotsuak, gauzak erraztu dizuten zerbitzuekin, gurpildun aulkien irteera hunkigarria, jendez gainezka dauden Irungo kaleak, Tour-eko piriniotako etapa dirudien Gaintxurizketako igoera, oraindik zelai berdeen artean dauden Lezoko aldapatxoak, gero eta alaiagoa den Pasaiako Portuko igarotzea, eta honen bukaeran Trintxerpeko auzoko jendearen berotasuna. Hemendik aurrera animu oihuak eta txaloak etengabeak izango dira; zirrara berezia sentituko duzu Mirakruz Gaina pasatzean eta Gros auzorantz jaisten zoazela Zurriola pasealekura heldu eta helmugaratzean; ahaztu ezin izango duzun helmuga zirraragarri eta ikusgarria Gipuzkoako hiriburuko erdi erdian.

Orduan ulertuko duzu zergatik den Behobia hain lasterketa berezia eta zergatik zareten urtero urtero gehiago eta hobeak, eta hobeto ulertuko duzu baita ere lasterketa hobeago bat egitearen gure zergatia eta grina.

Fortuna K.E.