Aurtengo Behobia-San Sebastián berritasun nagusi batekin dator, parte hartze kopurua 3.000 pertsonatan jaitsi eta 27.000 parte hartzailera mugatuko dela tren zerbitzuren murrizketagatik.

Beste aldaketa esanguratsu bat izango da ere, ibilbidea pixka bat aldatu beharko, baita Irungo Bentak auzoko lan batzuk direla eta.

Parte hartzea mugatzea

Tren bidezko garraioak lasterketaren antolakuntzan funtsezko papera du, parte hartzaileen %50ak trena erabiltzen baitu irteera joateko Euskotren eta Renferen bidez. Zerbitzua antolakuntzatik eskatutako errefortzuekin ematen da eta gaur egun ia ez dago modurik zerbitzu hau handitzeko.

Aurten, Donostiatik Irunera egiten ari diren abiadura handiko trenaren Loiola eta Kaputxinos tuneletako lanek Renferen zerbitzua nabarmenki murriztu egingo dute eta horrek zuzenean eragingo dio lasterketari. Egoera honek ez du bermatzen azken urteetako parte hartze kopuruekin garraio eroso eta seguru bat izatea.
Hori dela eta, 2024ko Behobia-San Sebastián parte hartzea 27.000 parte hartzailera mugatzea erabaki da. Kopuru hau behin betikoa da, lasterketaren aurre planifikazioak ez baitu ahalbidetzen kopuru handitzeak urtean zehar.

Egoera honekin lotuta, lasterketa hamabost minututan aurreratuko da tren zerbitzua handitu ahal izateko. Hauek izango dira irteera orduak: 9:15tan gurpildun aulki eta handbike, 9:20tan patinatzaileak eta 9:40tan lehen korrikalariak.

Ibilbide aldaketa txikia

Bestalde, eta baita ere abiadura handiko trenen lanek eraginda, Irungo Bentak auzokoan, Elizatxo Hiribidean, ohiko ibilbidean dagoen zubia eraitsi egingo da eta lasterketa Letxunborro hiribidetik 220 metro inguru desbideratu egingo da.
2014an ibilbide aldaketa egin zenetik, lasterketak 20 km zehatz izan ditu, orain beraz 20 km eta 220 metro izango ditu.

Desbideraketa hau gutxienez bi urtez egin beharko da. Etorkizunean zubia berriz eraikitzea aurreikusten da, oinezkoentzat bakarrik, baina espero da lasterketa berriz bertatik pasa ahal izatea.

Bentetako Zubia - Irun